XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

6. Jokin Arakama-k jarraitu zuen Euskalduna untziolan, hark ordezkatu behar zuen enplegatua Britainia Handitik itzuli ondoren ere.

1938 urtea aurrera zihoan.

Ingelesek ez zioten Jokini ondoko hilabete haietan espioitza lan handirik eskatu.

Produkzioari buruzko datu batzu besterik ez.

Irailaren 29an, Munich-en, Hitler, Mussolini, Chamberlain eta Daladier bildu ziren konferentzia batean, eta horren ondorioz, urriaren batean, Hitler-en armada Txekoslobakian sartu eta Sudete-en eskualdeaz jabetzen hasi zen, operazioa urriaren hamarrean amaituz.

1938 urtea joan eta 1939 etorri zen.

Urte Berria ez zen ondo hasi.

Alemaniak Txekoslobakia osoaren okupazioa amaitu zuen, eta apirilean Italiak Albania-koa.

Bigarren Gerra Mundialaren posibilitatea ez da jadanik susmo hutsa, edozein momentutan gertatu daitekeen errealitatea baizik.

Euskal Herrian ingelesen alde lanean ari den euskal espioi zerbitzuak jadanik eskaini dizkie haiei Nerbioi ibai inguruko industri gehienen planoak.